Más de 600 títulos en euskera adaptados a braille y sistema sonoro para personas ciegas

Fecha: 14/04/2016

Los fondos bibliográficos de la ONCE en Euskadi cuentan con más de 600 títulos en euskera adaptados para personas con discapacidad visual. Este trabajo de adaptación ha sido realizado a través del personal técnico de la ONCE, contando con la subvención de la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco. Esta fructífera colaboración entre la ONCE y la Viceconsejería de Política Lingüística viene dándose desde el año 2006. La Viceconsejería de Política Lingüística ha destinado en estos 11 años un total de 480.800 euros para este proyecto.

La presentación de los datos ha corrido a cargo del delegado territorial de ONCE Euskadi, Juan Carlos Andueza, del viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno Vasco, Patxi Baztarrika, y de la jefa de Servicios Sociales de la ONCE, Ana Dávila.

Estos libros se adaptan tanto al formato braille, como al formato sonoro (sistema Daisy). La ONCE y el Gobierno Vasco mantienen su firme compromiso de grabar y digitalizar cada año obras literarias en euskera –el número total de libros a adaptar se establece en función a la cantidad de dinero recibida. Este año serán 55 libros en total-, cuya selección coordina la Comisión de Seguimiento creada a tal efecto.

De este modo, la ONCE, además, potencia el sistema de préstamo de las publicaciones literarias existentes en los formatos mencionados.

Para llevar a cabo el trabajo de este año, se ha empleado un fondo común de 44.000 euros, de los cuales la ONCE ha asumido el 35% (15.400€) y el 65% restante (28.600€) la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco.

Este trabajo en común suma a favor de la obtención de una sociedad inclusiva, donde el acceso a la cultura, el ocio, la educación y el empleo resultan indispensables para la plena obtención de la integración de las personas con discapacidad. Y dicha colaboración garantiza el acceso de las personas con discapacidad visual conocedoras del euskera a la literatura, tanto vasca como universal, publicada en dicha lengua, garantizando sus derechos lingüísticos.

Juan Carlos Andueza, delegado territorial de ONCE Euskadi, ha destacado: “Lo que hoy presentamos es una inversión, no un gasto. Es una inversión para que personas con discapacidad visual puedan acceder y consumir libros en euskera adaptados. La verdad es que existe una importante demanda”.

El viceconsejero de Política Lingüística ha destacado: “La igualdad de oportunidades es, sin duda, uno de los pilares de la sociedad democrática. Igualdad de oportunidades en todos los ámbitos; igualdad de oportunidades también en la cuestión lingüística, también a la hora de optar libremente por una u otra lengua oficial. La colaboración entre la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco y ONCE constituye un paso más, otro avance para que las personas con discapacidad visual puedan optar por el euskera en sus lecturas, siguiendo el camino que iniciamos hace 11 años”.

600 euskarazko liburu baino gehiago braille eta audio sistemara egokitu dira pertsona itsuendako

Liburuen egokitzapenak helburu duen proiektu honek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru laguntza garrantzitsua jasotzen du

ONCE Euskadiko fondo bibliografikoetan pertsona itsuendako egokitutako euskarazko 600 liburu baino gehiago aurkitu daitezke. Egokitzapen lan hauek ONCEko teknikariek egin dituzte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru laguntzarekin. Bien arteko lankidetza hau 2006an hasi zen eta 11 urte hauetan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 480.800 euro bideratu ditu egokitzapen proiektu honetara.

Datu hauek Juan Carlos Anduezak, ONCEko lurralde Ordezkariak, Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Ana Davilak, ONCE Euskadiko Zerbitzu Buruak, eskaini dituzte.

Liburu hauek braille eta audio formatura (Daisy sistemara) egokitzen dira. ONCEk eta Eusko Jaurlaritzak euskarazko liburuak grabatzeko eta digitalizatzeko konpromisoa urtez urte mantentzen dute. Hori bai, egokitu behar diren liburuen kopurua urtero aldatzen da, jasotako diru kopuruak zehazten baitu zenbat lan egokitu behar diren. Aurten, 55 lan egokituko dira.

Gainera, ONCEk, bere afiliatuen artean aipatu formatuetako liburuak uzteko mailegu zerbitzua ere bultzatzen du.

Aurten, lan hau aurrera eramateko, 44.000 euroko fondo bat eratu da. Kopuru honen %35a ONCEk jarri du (15.400€) eta gainontzeko %65a (28.600€) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

Bi erakundeen arteko lankidetza honek aurrerapausoa suposatzen du gizarte bateratzaile baten alde egiterakoan, izan ere, pertsona ezgaituak gizarteratzeko ezinbestekoak baitira kultura, aisialdia, hezkuntza eta lana eskuragarri edukitzea. Lankidetza honi esker, euskaraz dakiten eta ikusmen ezgaitasuna duten pertsonek euskaraz argitaratutako literaturaz –euskal literatura eta literatura unibertsala- goza dezakete, euren hizkuntza eskubideak ere bermatuz.

Juan Carlos Anduezak, ONCEko lurralde Ordezkariak, esan du: “gaur aurkezten duguna ez da gastu bat, inbertsio bat baizik. Inbertsio bat da ikusmen ezgaitasuna duten pertsonek euskarazko liburu egokituak eskuragarriago izan ditzaten. Egia esan, demanda handia daukagu”.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak esan du: “Aukera berdintasuna da, zalantzarik gabe, gizarte demokratiko baten oinarria. Aukera berdintasuna gizarte esparru guztietan; eta gauza bera, aukera berdintasuna, hizkuntza kontuetan ere, aukera berdintasuna hizkuntza aukeratzerakoan ere. Beste pauso bat gehiago ematen dugu ONCE eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarekin ikusmen urritasuna duten herritarrei beren irakurketetan euskara aukeratzeko “aukera” zabaltzen jarraitzen dugulako, duela 11 urte hasiera eman genion bidean aurrera”.