El cupón de la ONCE ‘saca billete y se sube’ al 50 aniversario de TUVISA

Fecha: 05/09/2017

El cupón de la ONCE ‘saca billete para subirse’ al 50 aniversario de TUVISA (Transportes Urbanos de Vitoria S.A.), al que dedica el cupón del lunes, 11 de septiembre. Cinco millones y medio de cupones difundirán la historia de TUVISA.

El cupón ha sido presentado por Juan Carlos Andueza, delegado territorial de la ONCE en el País Vasco, Rafael Ledesma, director de la ONCE en Álava, Gorka Urtaran, alcalde de Vitoria-Gasteiz, acompañados por Itziar Gonzalo, concejala delegada de los Departamentos de Urbanismo y Hacienda y presidenta de TUVISA. Con este cupón, la ONCE se suma a los actos de celebración de esta efeméride.

TUVISA se crea en 1967 y es la empresa municipal que gestiona el transporte de autobuses urbanos en Vitoria-Gasteiz. Cuenta con 10 líneas de autobús diurnas y cinco nocturnas.

La empresa tiene por objeto gestionar los servicios de transporte de viajeros que le encomiende el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, del transporte colectivo urbano de viajeros de esta ciudad mediante autobuses; y la explotación publicitaria de los autobuses de su flota.

Entre los objetivos de TUVISA se encuentra garantizar la movilidad de todas las personas, de aquí la importancia de la accesibilidad. El 100% de los autobuses son accesibles para facilitar el viaje de las personas con dificultades de movilidad, auditivas o visuales.

Los autobuses de la flota están equipados con rampas para que las personas en silla de ruedas o con carritos de bebé puedan acceder fácilmente. Además, cuentan con sistemas de información con audio, dentro y fuera del autobús, avisando de la próxima parada; y en los puntos de información de las paradas, para informar sobre la línea, el destino, y el tiempo de espera. Para más información: www.vitoria-gasteiz.org.

El Cupón Diario de la ONCE ofrece, por 1,5 euros, 55 premios de 35.000 euros a las cinco cifras. Además, el cliente tiene la oportunidad, por 0,5 euros más, de jugar también a la serie, y ganar “La Paga” de 3.000 euros al mes durante 25 años, que se añadirá al premio de 35.000 euros. Tendrán premio de 500 euros los números anterior y posterior al agraciado; y premio de 200, 20, y 6 euros a las cuatro, tres y dos últimas cifras, respectivamente, del cupón premiado. Así como reintegros de 1,5 euros a la última y primera cifra.

Los cupones de la ONCE se comercializan por los 20.000 agentes vendedores de la ONCE. Como siempre, gracias al Terminal Punto de Venta (TPV), el cliente puede elegir el número que más le guste. Además, se pueden adquirir desde la página web oficial de Juegos ONCE (www.juegosonce.es), y establecimientos colaboradores autorizados.

Irailaren 11ko zozketan

ONCEren kupoiak txartela atera du, eta TUVISAren 50. urteurrenera igo

ONCEren kupoiak txartela atera du, TUVISAren —Gasteizko Hiri Garraioak SA— 50 urteurrenera igotzeko. Izan ere, irailaren 11ko —astelehena— kupoia eskainiko dio. Bost milioi eta erdi kupoik zabalduko dute TUVISAren, hots, Gasteizko Udalaren garraio-enpresaren historia.

Honako hauek izan dira kupoi horren aurkezpenean: Juan Carlos Andueza, ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkaria; Rafael Ledesma, Araba Agentziaren zuzendaria; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Itziar Gonzalo, Hirigintza eta Ogasun Sailetako zinegotzi ordezkaria eta TUVISAko lehendakaria. Urteurrenaren ospakizunarekin bat egingo du ONCEk, kupoi horrekin.

1967an sortu zen TUVISA, eta Gasteizko autobusen hiri-garraioa kudeatzen duen udal enpresa da. Eguneko 10 autobus-linea ditu, eta gaueko bost linea.

Gasteizko Udalaren mandatuz, bidaiarien garraio kolektiborako zerbitzuak —hiri-autobusak— kudeatzea du helburu enpresak, eta, era berean, bere flotako autobusetan jartzen den publizitatea ustiatzea.

Pertsona guztien mugikortasuna bermatzea du xede TUVISAk, besteak beste; hortik irisgarritasunaren garrantzia. Autobusen % 100 irisgarriak dira, mugitzeko, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonen bidaia errazteko.

Flotako autobusek arrapalak dituzte, gurpil-aulkiak edo haur-kotxeak erabiltzen dituztenek erraz igotzerik izan dezaten. Gainera, audio bidezko informazio-sistemak baliatzen dira, autobusen barruan eta kanpoko aldean, hurrengo geltokiaren berri emateko, baita geltokietako informazio-paneletan ere, linearen, jomugaren eta itxoin beharreko denboraren berri emateko. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org.

ONCEren eguneroko kupoiak —1,5 euroko txartelak— 35.000 euroko 55 sari banatzen ditu —bost zifrek bat egiten dutelarik—. Gainera, bezeroak aukera du, 0,5 euro gehiago ordainduz, seriera ere jokatzeko, eta “La Paga” saria irabazteko: 3.000 euro hilean, 25 urtez, zeini 35.000 euroko sariari gehitzen baitzaio. 500 euroko saria jasotzen dute zozketan ateratzen denaren aurreko eta ondorengo zenbakiek, eta 200, 20 eta 6 euroko sariak, hurrenez hurren, azkeneko lau, hiru edo bi zifrekin bat egiten dutenek. Era berean, 1,5 euro jasotzen dituzte atzera lehen edo azken zifrekin bat egiten dutenek.

20.000 saltzailek merkaturatzen dituzte ONCEren kupoiak. Beti bezala, saltokiko terminalari esker, gogokoen duen zenbakia aukera dezake bezeroak. Gainera, ONCEren webgune ofizialaren bitartez ere eros daitezke kupoiak —www.juegosonce.es—, baita baimendutako establezimendu laguntzaileetan ere.