Saltar a contenido Saltar a navegación
Página de inicio: Web ONCE
  • Español
  • English
  • Català
  • Galego
  • Euskara

Menú principal

  • Zer da ONCE
  • Utzi gaitzazu laguntzen
  • Gizarte zerbitzuak
  • Nazioarteko ONCE
Euskera
Imagen de la Delegación Territorial de la ONCE en el País Vasco

Está aquí

  1. Inicio
  2. Nazioarteko ONCE
  3. Nazioartean enplegua sustatzeko arloan
Nazioartean enplegua sustatzeko arloan https://www.once.es/gestorz/otras-webs/euskera/nazioarteko-once/nazioartean-enplegua-sustatzeko-arloan https://www.once.es/gestorz/++theme++once-theme/images/logo.png

Nazioartean enplegua sustatzeko arloan

Taller de reposteríaGizarteratzeko eta normalizaziorako tresna nagusia lana da. Ideia horri eutsita, ONCE gogor aritu da ekinean, politika publikoen bitartez eta sektore pribatuaren konpromisoarekin egiazkoa izan dadin desgaitasuna duten pertsonek lanpostua izateko duten eskubidea. Espainian eta Europan emaitza onak lortu badira ere, ezin da horrelakorik esan garapen bidean dauden herrialdeen kasuan, nahiz eta nazioarteko lankidetzarako proiektu asko jarri diren horietan abian.

Aipamen berezia merezi du Portugalek, herrialde garatua bada ere, lankidetza jaso duelako Portugaleko itsuen ACAPO erakundearen bidez (http://www.acapo.pt/Web externa).

Beste arlo batzuetan ere gizarte konpromisoak hartu ditu ONCEk; esaterako, teknologia berrietan, kulturan eta kirolean.
- Informazioaren teknologia berrietan irisgarritasuna izatearen babesle iraunkorra da ONCE, tresna horiek funtsezkoak bilakatu direlako bizitza modernoaren alderdi askotan. Azpimarratzekoa da Webguneen Irisgarritasunerako Munduko Partzuergoan duen parte-hartzea (W3C, http://www.w3c.es/Web externa).

Ikuspegi kulturalean, oinarrizkoa da ONCEk nazioarteko DAISY partzuergoa sortzeko eta abiarazteko eginiko ekarpena (http://www.daisy.org/Web externa). Partzuergo horren bitartez diseinatu eta kaleratu dute audio digitalean oinarrituriko irakurketa formatu unibertsala.

Nazioarteko kirola: ONCEk eta bere Fundazioak (http://www.fundaciononce.es/Web externa) babes sendoa eskaintzen diote Espainiako Batzorde Paralinpiarrari (http://paralimpicos.sportec.es/Web externa), baita Europakoari (European Paralympic Committee) eta nazioartekoari (International Paralympic Committee) ere.

Compartir en:

  • Compartir en X
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en WhatsApp
  • Compartir en LinkedIn
  • Canal de denuncias ONCE
  • Accesibilidad
  • Aviso legal
  • Política de privacidad
  • Mapa Web
  • Política de cookies
Logotipo del Grupo Social ONCE
  • Síguenos en Facebook (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en X (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en Youtube (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en nuestro Blog ONCE (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en Instagram (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en LinkedIn (se abrirá en ventana nueva)
  • Síguenos en TikTok (se abrirá en ventana nueva)
Sello Economía Social
ILUNION Tecnologia y Accesibilidad, Certificacion WCAG-WAI AA (abre en nueva ventana)

LEY DE TRANSPARENCIA

Esta web se ajusta a lo establecido en la Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno.

© ONCE 2026

subir