Zer da ONCE
Gaur egun ONCE gisa ezagutzen dena 1938an martxan jarri zen, eta horretarako ilusioz beteriko energia izan da erabili den erregai nagusia. Ez da txaubinismoa. 2018an 80 urte betetzen ditu Erakundeak, eta denbora horretan pertsona itsu edota ikusmen urritasun larria dutenei zuzendutako beste inon ez dagoen giza eskeintza sistema eratu du.
Erakunde gubernamentala da, hainbat ministeritza eta ONCE artean osatutakoa, bere helburu sozialen eta aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoekiko egokitze progresiboaren alde egite duena.

Bestelako ekimen solidarioak
Urteen poderioz, erakundeak bestelako solidaritate ekimenak martxan jarri ditu. 1988an sortutako Latinoamerikako pertsona itsuen arretarako ONCE Fundazioa (FOAL) horren eredu garbia da. Egun Latinoamerikako 19 herritan formazio eta enplegu proiektuak garatzen ditu. 2007an ere pertsona goritsuen arretarako ONCE Fundazioa (FOAPS
) ere sortu zen.

Hirugarren Sektorearekin bat eginik
Bai Europan zein Espanian egitura sozialen eraldaketak handiak izan dira, ondorioz ONCEk askorentzako hain garrantzitsua den Hirugarren Sektorea izena duen eredu sozial eta ekonomikoari so egin dio. Kanporaketa arriskuan dauden bederatzi milioi pertsona ordezkatzen duen plataforma da, bertan elkarte zibilek, pertsona desgaituen mugimenduek, fundazioek eta eskubide sozialak babesteko politika bateratzaileak eskatzen dituztenek eskua eman diote elkarri.
Historia eginez
ONCE oso garai zailean zegoen gizartearekin bat eginik eta alde batera ez geratzea erabakiz, itsu espaniarrek bizitzari modu duinean aurre egiteko borondate sendoaren emaitza da. Lehenengo zozketak joan den mendeko 30ko hamarkadan sortu ziren Andaluzia, Katalunia eta Levante aldean gehien bat, eta egungo Kupoiaren aurrekariak izan ziren. Euren batasuna eta amankomuneko nahiak dira Erakunde honen oinarriak.
Asko zor diegu 1938ko abenduaren 13an, itsu espaniar guztiak barneratzen zituen Erakundearen jaiotzaren uneko “arbasoei”. Gobernuaren dekretu batek jaiotzaren berri eman zuen, eta Itsuen Erakunde Nazionalari 1939ko maiatzaren 8an estreinekoz zozketatu zuen “prociegos” izeneko zozketaren ustiapena baimendu zioten.

Garai hartako kupoiak hiru zifrez zeuden osatuak, zozketak probintzia mailan egiten ziren eta “buru nazional” izeneko goi kargua izendatzen zuen Estatuaren Administrazioaren eskutan zegoen neurri handi batetan kudeaketa. Hortik aurrera 40 bat urte pasako dira ONCEren norabidea itsu espaniarrek zuzentzen hasi arte.
Denontzako lana
Hasierako utziezinezo nahia; itsu espaniar guztientzako kupoiaren salmentaren bitarteko lan duina bete zen, halere bestelako aukera profesionalak ere arakatu behar izan ziren. Horrela, 60ko hamarkadan aurrekariak izan ziren zentruak lan azokara hurbiltzen hasi ziren. Telefonia Eskola, Hezkuntza Profesional Zentrua edota Fisioterapia Eskola Unibertsitarioa besteak beste, bai berdintasun zein gizarteratzearen aldeko atzera bueltarik ez duen ibilbidearen ereduak ere izan badira.
Egitasmo horien arabera hezkuntza zentruak sortzen dira, oinarrizko formazio on bat eduki ahal izateko, ekimen kulturalak jaiotzen dira, liburutegiak, braille eta audio euskarriak, eta errehabilitazioa bezalako oinarrizko zerbitzuak ere abian jartzen dira.
Aldi berean, Mirari Espaniarra izenez ezagutzen den egoera bizi zen, turismoak, emigrazioak eta atzerriko inbertsioek modernizazioa bultzatu bait zuten. 60ko hamarkada zoriontsua zen.
