Zer da ONCE

Gaur egun ONCE gisa ezagutzen dena 1938an martxan jarri zen, eta horretarako ilusioz beteriko energia izan da erabili den erregai nagusia. Ez da txaubinismoa. 2018an 80 urte betetzen ditu Erakundeak, eta denbora horretan pertsona itsu edota ikusmen urritasun larria dutenei zuzendutako beste inon ez dagoen giza eskeintza sistema eratu du.

Erakunde gubernamentala da, hainbat ministeritza eta ONCE artean osatutakoa, bere helburu sozialen eta aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoekiko egokitze progresiboaren alde egite duena.

Consejo General ONCEEnergia iturri horri- ilusioa alegia- esker, 1988an proiektu handi bati ateak zabaldu zizkion; 2018an bere 30. urtebetzea ospatu zuen pertsona desgaituen lankidetza eta gizarteratzearen aldeko ONCE Fundazioa. Denbora honetan ONCE Fundazioak pertsona desgaituentzako 80.000 lan postu sortu ditu. Egun pertsona desgaituen gizarteratzearen alde ekiten duen erakunde taldea osatzen dute ONCE eta bere Fundazioak.


Bestelako ekimen solidarioak

Urteen poderioz, erakundeak bestelako solidaritate ekimenak martxan jarri ditu. 1988an sortutako Latinoamerikako pertsona itsuen arretarako ONCE Fundazioa (FOALWeb externa) horren eredu garbia da. Egun Latinoamerikako 19 herritan formazio eta enplegu proiektuak garatzen ditu. 2007an ere pertsona goritsuen arretarako ONCE Fundazioa (FOAPSWeb externa) ere sortu zen.

lengua de signosBien bitartean, Europear Batasunaren baitan ONCEk eta bere Fundazioaren harremanak sendotuz doaz politika komunitarioen alorrean desgaitasunak gero eta presentzia handiago eduki dezan. Munduko gainontzeko desgaitasunaren alorreko beste erakundeekin batera lorpen garrantzitsuak egin ditu, besteak beste Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko NBEren Hitzarmena (New Yorken, NBEko egoitzan, 2006ko abenduaren13an onartutako protokoloa), baita pertsona desgaituen enplegu edota irisgarritasunari buruzko araudi europearraren eztabaidatan agertutako tesiei esker ere. Komisario europearrek azken urtetan Espania bisitatzean ONCE eta bere Fundazioarekin ere bildu dira. ONCE eta bere Fundazioaren eskutik eraikitako gizarteratze ereduak jakin mina piztu du Europa Komunitarioaren baitan.

Hirugarren Sektorearekin bat eginik

Bai Europan zein Espanian egitura sozialen eraldaketak handiak izan dira, ondorioz ONCEk askorentzako hain garrantzitsua den Hirugarren Sektorea izena duen eredu sozial eta ekonomikoari so egin dio. Kanporaketa arriskuan dauden bederatzi milioi pertsona ordezkatzen duen plataforma da, bertan elkarte zibilek, pertsona desgaituen mugimenduek, fundazioek eta eskubide sozialak babesteko politika bateratzaileak eskatzen dituztenek eskua eman diote elkarri.

Historia eginez

ONCE oso garai zailean zegoen gizartearekin bat eginik eta alde batera ez geratzea erabakiz, itsu espaniarrek bizitzari modu duinean aurre egiteko borondate sendoaren emaitza da. Lehenengo zozketak joan den mendeko 30ko hamarkadan sortu ziren Andaluzia, Katalunia eta Levante aldean gehien bat, eta egungo Kupoiaren aurrekariak izan ziren. Euren batasuna eta amankomuneko nahiak dira Erakunde honen oinarriak.

Asko zor diegu 1938ko abenduaren 13an, itsu espaniar guztiak barneratzen zituen Erakundearen jaiotzaren uneko “arbasoei”. Gobernuaren dekretu batek jaiotzaren berri eman zuen, eta Itsuen Erakunde Nazionalari 1939ko maiatzaren 8an estreinekoz zozketatu zuen “prociegos” izeneko zozketaren ustiapena baimendu zioten.

Uno de los primeros sorteos de la ONCE

Garai hartako kupoiak hiru zifrez zeuden osatuak, zozketak probintzia mailan egiten ziren eta “buru nazional” izeneko goi kargua izendatzen zuen Estatuaren Administrazioaren eskutan zegoen neurri handi batetan kudeaketa. Hortik aurrera 40 bat urte pasako dira ONCEren norabidea itsu espaniarrek zuzentzen hasi arte.

Denontzako lana

Hasierako utziezinezo nahia; itsu espaniar guztientzako kupoiaren salmentaren bitarteko lan duina bete zen, halere bestelako aukera profesionalak ere arakatu behar izan ziren. Horrela, 60ko hamarkadan aurrekariak izan ziren zentruak lan azokara hurbiltzen hasi ziren. Telefonia Eskola, Hezkuntza Profesional Zentrua edota Fisioterapia Eskola Unibertsitarioa besteak beste, bai berdintasun zein gizarteratzearen aldeko atzera bueltarik ez duen ibilbidearen ereduak ere izan badira.

Egitasmo horien arabera hezkuntza zentruak sortzen dira, oinarrizko formazio on bat eduki ahal izateko, ekimen kulturalak jaiotzen dira, liburutegiak, braille eta audio euskarriak, eta errehabilitazioa bezalako oinarrizko zerbitzuak ere abian jartzen dira.

Aldi berean, Mirari Espaniarra izenez ezagutzen den egoera bizi zen, turismoak, emigrazioak eta atzerriko inbertsioek modernizazioa bultzatu bait zuten. 60ko hamarkada zoriontsua zen.

Compartir en: