| |
Combo saria
ONCEko joko berria |
|
| |
ONCE 2004ko urrian hasi zen produktu berri hau merkaturatzen. Combo sarian zazpi bola sartzen dira jokoan.Horietarik, sei bolak, triangelu ekilateroaren itxura hartzen dute; hiru errenkadatan daude antolatuta (hirukoitza, bikoitza, botatakoa). Zazpigarren bola, berriz, bola osagarria dugu, “Combola” izenekoa.
Joko honetan, beraz, 0 eta 9 bitarteko zenbaki bana eman behar diezu triangelua osatzen duten sei bola horietako bakoitzari, eta beste zenbaki bat “Combola”ri, 1 eta 15 bitartekoa. Zenbakien konbinazio bakoitza apustu bat izango da.
Apustu anizkunak egiteko aukera ere badago.
|
|
Sariak emateko 6 kategoria daude. Zozketa bakoitzean batzen den kopuru osotik % 50 sarietan banatzen da ondoren.
Bi eratako sariak daude: kopuru finkoa dutenak, eta kopuru aldagarria dutenak.
Sari aldagarriak
| KATEGORIA |
DESKRIBAPENA |
| 1.a |
BETE-BETEAN ASMATZEA, ETA COMBOLA ERE BAI. Triangeluko sei bolei zozketan egokitutako zenbakiak asmatu behar dira, dauden ordena horretantxe; gainera, zozketan bola gehigarriari emandako zenbakia ere asmatu behar da. |
| 2.a |
BETE-BETEAN ASMATZEA. Triangeluko sei bolei zozketan egokitutako zenbakiak asmatu behar dira, dauden ordena horretantxe. |
| 3.a |
HORUKOA. Triangeluaren oinarri den lerrokadako hiru bolei zozketan egokitutako zenbakiak asmatu behar dira, dauden ordena horretantxe. |
Sari finkoak
| KATEGORIA |
DESKRIBAPENA |
| 4.a |
BIKOA (5 €). Triangeluaren erdiko lerrokadan dauden bi bolei zozketan egokitutako zenbakiak asmatu behar dira, dauden ordena horretantxe. |
| 5.a |
JOKATUTAKOA (1 €). Triangeluaren erpinean dagoen bolari zozketan egokitutako zenbakia asmatu behar da. |
| 6.a |
COMBOLA (1 €). Bola gehigarriari zozketan egokitutako zenbakia asmatu behar da. |