Egitura   Home Harremanetan 
 
ONCE Enpresa Korporazioa

  Gizarte-errentagarritasunaren aldeko apustua

  ONCE enpresa-korporazioa ONCE, S.A. Enpresa Korporazioa (CEOSA) ONCEk 1993an hartutako erabaki baten ondorioz sortu zen: ordura arte hainbat sektoretan zituen enpresa-partaidetzak biltzeko zuzendaritza-batzorde espezializatu bat sortu nahi zuen.

CEOSAren helburu nagusia etengabe eta epe luzera akziodunentzako balioa sortzea da, gizarte-zerbitzuen prestazioetan sakontzeko aukera ematen duten enpresa errentagarriak garatuz. Horrez gain, helburuen artean ditu ONCEko bazkideak lan-munduratzea eta beste ezgaitu batzuentzat lana sortzea. Gizarte-errentagarritasunaren aldeko apustu argia egin du, beraz.

ONCE Enpresa Korporazioak nagusiki hiru oinarrizko sektoretan lan egiten duen arren -higiezinak, turismoa eta enpresentzako zerbitzuak-, beste jarduera batzuetan ere aritzen da; adibidez, elikaduraren, aseguruen, fisioterapia-kliniken eta hiri-altzarien alorrean. Bestalde, inbertsioak dibertsifikatzeko duen politika dela eta, hainbat sektoretako enpresetan partaidetzak ditu; esaterako, Personalia -adinduen zainketaz arduratzen da- edo Ibermática -Espainiako merkatuko aitzindaria da informazio-teknologia eta komunikazio-zerbitzuak eskaintzen-.

ONCE S.A. enpresa-korporazioak 17.736 langile zituen 2003 amaieran, horietatik 1.436 ezgaituak.
 

 
  ONCE enpresa-korporazioa
(CEOSA)

Pechuán, 1
28002 - Madril
Tél.: 91 590 82 00
http://www.ceosa.org