| ONCE Fundazioa |
|||
Minusbaliotasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko eta Lankidetzarako ONCE Fundazioa (hemendik aurrera, ONCE Fundazioa) 1988ko otsailean sortu zen, ONCEko Kontseilu Nagusiaren adostasunez. Urte horretako irailean aurkeztu zen gizartearen aurrean, Espainiako itsuek beste ezgaitu batzuen kolektiboen bizi-baldintzak hobetzeko zuten lankidetza- eta elkartasun-tresna gisa.Itsuen kolektiboak beste ezgaituen kolektibo batzuekiko elkartasun-bokazioa izan du sortu zenetik bertatik, une historiko bakoitzeko aukeren arabera. 80ko hamarkadaren erdialdean, kupoia eraberritu zenean, itsu ez ziren minusbaliatuak ere kupoia saltzen hasi ziren apurka-apurka, eta, 1985 eta 1987 artean, beste minusbaliotasun batzuk zituzten 10.000 lagunetik gora integratu zituen ONCEk. Ahalegin solidario horretan, beste urrats bat eman zen 1988an, ONCE Fundazioa sortzean. Elkartzeko plataforma ONCE erakunde fundatzaileaz gain, ONCE Fundazioan daude Espainiako ezgaituen erakunde nagusiak, gobernu-organo gorena den Patronatuaren bidez. Hauek dira erakunde horietako batzuk: COCEMFE (Espainiako Ezgaitu Fisikoen Estatuko Konfederazio Koordinatzailea). FEAPS (Adimen Urriko Pertsonen aldeko Federazio eta Elkarteen Espainiako Konfederazioa). CNSE (Espainiako Gorren Nazio Konfederazioa). FIAPAS (Gorren guraso eta lagunen elkarteen Espainiako Federazioa). ONCE Fundazioaren Patronatuko kide da CERMI (Ezgaituen Ordezkarien Espainiako Batzordea) ere. Plataforma horrek Espainiako ezgaituen erakunde nagusiak biltzen ditu -horietako askok erkidego bakarrean jarduten dute-, Espainian minusbaliotasunen bat duten 3,5 milioi pertsona ordezkatzen dituzten 2.000 elkarte eta erakundetik gora, hain zuzen. |
|||