| Erakundearen Egitura | |||
ONCE Zuzenbide Publikoko Korporazio bat da, elkartze-oinarrikoa eta izaera sozialekoa. Duela 65 urte baino gehiago sortu zen, Espainiako itsu eta ikusmen urrikoentzat zerbitzu sozialak eta enplegua sortzeko jarduerak bideratzeko.Horretarako, hastapenetatik, kupoi famatua merkaturatzeko baimena eman zion estatuko administrazioak erakundeari. Hori izan da -eta hori da- erakundearen diru-iturri nagusia, eta, horri esker, itsuak erabat gizarteratzeko lanean jarrai dezakegu. Gaur egun, ia 65.000 bazkide ditu ONCEk. Bestalde, kupoiaren salmentatik lortutako diru-sarreren zati bat itsutasuna ez den beste minusbaliotasunen bat dutenentzako berariazko programetarako izaten da. Kontseilu Nagusia Erakundeak sistema demokratikoa du duela bi hamarkada baino gehiagotik, eta lau urteko agintaldian nork ordezkatuko dituen aukeratzen du itsuen kolektiboak. Azken hauteskundeak 2003ko ekainean egin ziren. Instituzioko talde edo korronte politiko guztiek bere hautagai-zerrenda aurkezten dute. Kontseilu Nagusia da gobernu-organo zentrala, eta Espainiako hiriburuan du egoitza. Baina, Kontseilu Nagusiaz gain, gobernu-egitura deszentralizatua du ONCEk, autonomia-erkidego bakoitzean Lurralde Kontseilua baitu. |
|||