| Kupoia |
||
Kupoia da Itsuen Erakunde Nazionalaren eragile nagusia. Joko tradizional hori merkaturatzea onartu zion espainiar estatuak ONCEri, Espainiako itsu eta ikusmen urrikoen beharrak asetzeko finantzazioa lor zezan.Gaur egun, 23.000 lagunek baino gehiagok-itsuak eta beste minusbaliotasun batzuk dituztenak- saltzen dute kupoia, eta Espainiako itsuentzat enplegu gehien sortzen duen lanbidea da. Bestalde, kupoiak ONCE Fundazioa finantzatzen du, eta, horrez gain, itsutasuna ez den minusbaliotasunen bat dutenentzako lan-munduratzeko programak eta oztopoak gainditzeko programak ere finantzatzen ditu. Kupoi-salmentatik lortutako diru-sarreren erdia sarietarako da; %25, ustiapen-gastuetarako; 160 milioi euro, itsuentzako gizarte-zerbitzuetarako; eta 80 milioi euro inguru, beste minusbaliatu batzuei laguntzeko, ONCE Fundazioaren bidez. Oso produktu erakargarria da kupoia: merkea da, eskaintza zabala du eta sari handiak ematen ditu.
Kupoi-eskaintza zabala Kupoiak saltzeko sistema berritzaile bat abian da: salmenta-guneko terminala. Tresna eramangarria da, eta horri esker, kupoia hainbat zenbaki eta serieren artean hauta dezake erosleak, eta, laster, joko aktiboen salmentari ekingo diogu. |