Egitura   Home Harremanetan 
 
  Teknologia

  Erabiltzaile itsuentzako oztoporik gabe

  Teknologia Teknologia berriek aukera ugari ekarri dizkie minusbaliatuei. Erabiltzeko zailtasunak zirela-eta hastapenetan aldekoak ez ziren arren, hasierako oztopo haiek gizarteratzeko tresna bihurtzen ari dira. Batetik, elementu teknologikoen, informatika-programen eta gailu teknikoen erabilgarritasunari buruzko ikerketei zor zaie hori; bestetik, administrazioaren, ekoizleen, eta, oro har, gizartearen gero eta sentsibilizazio handiagoari. Teknologia egokituari esker, pertsona itsuak edo beste minusbaliotasunen bat dutenak informazio-gizartera irits daitezke, eta etxerako ere hainbat aplikazioz balia daitezke. Teknologia-ikerketez eta berrikuntzez arduratzen da ONCE, eta, horretarako, Itsutasunaren Sendakuntza Tekniken Ikerketa, Garapen eta Aplikazio Guneaz (CIDAT) baliatzen da.

Urte gutxiren buruan, aurrerakuntza izugarria egin da sistemak eta makinak itsuen berariazko beharretara egokitzen. Erabiltzaile itsuen eskura dauden elementuak egunetik egunera hobetzen ari dira, hala nola: braille lerroak; pantaila-irakurleak; gailu mintzodunak; testuak atzitzeko, editatzeko eta inprimatzeko sistemak; sakelako telefonoak eta egokitutako etxetresna elektrikoak.

Interneterako sarbideari buruz ere gero eta sentsibilizazio handiagoa dago. Gero eta web orrien diseinatzaile eta web arduradun gehiago daude adi ONCEk alor horretan ematen dituen argibideei.

 
  Itsutasunaren Sendakuntza
Tekniken Ikerketa, Garapen
eta Aplikazio Gunea (CIDAT)

Camino de Hormigueras, 172
28031 - Madril
Tél.: 91 709 76 00
cidat@once.es