| |
Kirola
Guztiontzat
Kirola guztiontzat da ona, baita itsu eta ikusmen urrikoentzat ere; hainbat gaitasun garatzeaz gain -besteak beste, orientazioa eta mugikortasuna-, elkarbizitza eta jarduera horren berezko balioak sustatzen baititu. Hona hemen gehien egiten diren kirolak: atletismoa, igeriketa, tandem-txirrindularitza, judoa, mendizaletasuna, xakea, areto-futbola eta goal-ball-a -itsuentzako berariazko kirola-.
Kirol horiek maila eta adin guztietan -haurrak, gazteak, helduak eta adinduak- sustatzen ditu ONCEk, gaitasunen arabera, eta onenak goi-mailako txapelketetarako prestatzen ditu. Onenen artean daudela erakutsi zuten Espainiako kirolari itsuek Bartzelonako (1992), Atlantako (1996) eta Sidneyko (2000) Joko Paralinpikoetan. Eta, aurki, Atenasen (2004ko irailean) ere erakutsiko dute.
Espainiako Batzorde Paralinpikoaren lehendakaritzaren bidez gauzatzen da ONCEk ezgaituen kirolarekiko duen konpromisoa. Bestalde, 1993. urteaz geroztik, ONCEko bazkide bat da Itsuen Kirolerako Nazioarteko Elkartearen (IBSA) lehendakaria. Elkarte horrek antolatu zuen Itsuen Kirolen II. Mundu Txapelketa (Quebec 2003), eta Espainiako kirolariek 105 domina lortu zituzten.
|
|