Egitura   Home Harremanetan 
 
  Enplegua

  Lan-munduratzea, gizarteratzea lortzeko

 
  Enplegua Lanbide batean jardutea edo lanbide bat izatea oinarrizkoa da gizakiaren garapen pertsonal eta sozialerako. Prestakuntza egoki baten ondoren, itsuek lan-mundura sartzeko aukera izan dezaten arduratzen da ONCE.

ONCEko kupoiaren salmenta da lan-iturri nagusia, baina beste hainbat lanpostutan ere egiten dute lan itsuek -bai Erakundean bertan, bai Erakundeaz kanpoko enpresetan-; esaterako, abokatu, ekonomialari, hezitzaile, fisioterapeuta, kazetari, psikologo, informazio-sistemen teknikari eta telefonista.

Bide luzea da, itsuak oso pertsona gaituak direla konbentzitu behar baitira enpresariak.

Helburu horrek minusbaliotasunen bat duten guzti-guztiak hartzen ditu, ez itsuak soilik. Azken lau urteotan, 24.000 lanpostu sortu ditu ONCEk minusbaliatuentzat, eta estatuko administrazioarekin beste konpromiso bat sinatu du 2004-2011 aldirako. Lanpostuak sortzeko egitasmoa da, eta 8.000 lanpostu eta okupazio-postu berri sortu nahi dira, 16.000 minusbaliatu onuradunentzat prestakuntza-ikastaroak antolatzeaz gain.