| Hezkuntza
|
![]() |
|||||||||
|
Haur itsuen eta ikusmen urriko haurren hezkuntza ONCEren gizarte-plangintzako zereginetako bat da. Gaur egun, 8.500 haur eta gaztek dute ONCEren hezkuntza-laguntza: batzuek instituzioko zentroetan egiten dituzte ikasketak; besteek, ikastetxe arruntetan ikasi arren (ikaslea bere ingurunetik ez ateratzeko), hezkuntza-laguntzarako taldeen laguntza jasotzen dute. Itsuak diren edo ikusmen urria duten haur eta gazteen hezkuntza-eremuko ikerketa sustatzeko, Eskola Esperientziei buruzko Hezkuntza Ikerketarako Lehiaketa antolatzen du ONCEk urtero. Arlo horretan lan egiten duten Espainiako, Europa osoko eta Iberoamerikako profesionalek hartzen dute parte lehiaketa horretan. Bestalde, beste sari bat antolatzen du ONCEk aspaldidanik, ikasle itsuen pizgarri gisa:Hezkuntza Aro Amaierako Sariak. |
||||||||||
|
||||||||||