Egitura   Home Harremanetan 
 
  Itsumenaren prebentzioa

  Begiak zaintzea

  Itsumenaren prebentzioa ONCEk garrantzi handia ematen dio itsutasunaren prebentzioari, eta hainbat jarduera antolatzen ditu ikusmen-arazoak sortzea edo larritzea eragozteko neurriak proposatzeko.

Genetika-aholkularitzarako Zerbitzua du bere bazkideentzat: bikoteak prebenitzen eta informatzen ditu, bietako bat edo biak itsuak direnean ondorengoei patologia transmititzeko duten probabilitateari buruz.

Prebentzio okularrerako nazio-eremuko kanpaina bat antolatu zuen erakundeak duela urte batzuk. Ondoren, lortutako datuak eta emaitzak biltzen dituen liburua argitaratu zuen: espainiarren osasun okularraren azterketa.

Ikusmenaren inguruko ikerketetan laguntzeko, 1998az geroztik, Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Nazioarteko Lehiaketa antolatzen du ONCEk bi urtean behin. 300.000 euroko sariak ematen dira (lehenengo saria 180.000 eurokoa, eta 60.000 euroko bi akzesit), itsutasunaren eragina arintzea eta itsutasuna prebenitzea helburu duten ikerketetarako, gaur egungo hainbat zientzia-alorretan; adibidez, bioteknologia, ingeniaritza, adimen artifiziala eta telekomunikazioen alorrean.