Nor bere kabuz moldatzea
Errehabilitazio-teknikak
4.000 lagunetik gora dira urtero Espainian ikusmena guztiz edo partzialki galtzen dutenak.
Bizitzako edozein arlotan normaltasunez moldatzeko ikasi beharra daukate bai ikusmena galdu duten horiek, bai jaiotzetik itsu direnek.
Itsuei banan-banan laguntza emanda, osoko errehabilitazioaz arduratzen da ONCE, eta hainbat teknika irakasten dizkie; esaterako, orientatze- eta mugitze-teknikak, eguneroko bizitzarako trebetasunak eta ikusmen-hondarra aprobetxatzeko teknikak. Bestalde, ikusmen-galera onartzeko laguntza psikosoziala ere ematen du ONCEk, bai itsuarentzat, bai bere ingurukoentzat.
Makila zuria
Beregaintasun-ikurra
Makila zuria itsuen lorpenaren eta beregaintasunaren ikur da nazioartean.
Orientatzeko eta mugitzeko tresna da makila zuria, eta behar bezala erabiltzen irakasten du ONCEk, itsua segurtasunez, eraginkortasunez eta beregaintasunez mugi dadin.