Kirola
Ikusmen desgaitasuna duten haurrek, gazteek, helduek eta nagusiek hainbat kirol egin ditzakete, egokitzapen erraz batzuk gauzatuz gero.
Besteak beste, honako hauek ditugu inolako oztoporik gabeko kirolen artean: igeriketa, atletismoa, txirrindularitza tandemean, judoa, eskia, areto futbola, mendia, xakea eta goalball delakoa (itsuentzat bereziki sortua). Oinarrizko kirolean, eskola txapelketetan, goi lehiaketako kiroletan... Nork bere buruarentzat egokiena den kirola aurkitu ahal izango du.
Erakundeak, bestalde, laguntzak eta pizgarriak eskaintzen dizkie goi lehiaketarako gaitasuna duten kirolariei. Kirol diziplina guztiak 1993an sorturiko Itsuentzako Kirolen Espainiako Federazioan (FEDC) bilduta daude. Duela zenbait urtetatik hona, kirol bakoitza dagokion federazioan sartzea ere bultzatzen da; adibidez, tandemeko txirrindularitza. Kirol horretako hautesle nazionala desgaituentzako txirrindularitzaren aldaera guztien hautatzailea ere bada, Espainiako Txirrindularitza Federazioaren babespean. Urrats garrantzitsua da hori desgaituen kirola normalizatzeko bidean. Hona hemen FEDCek biltzen dituen diziplinak: xakea, atletismoa, txirrindularitza tandemean, eskia, areto futbola, goalball (itsuentzat eta ikusmen urritasuna dutenentzat bereziki sortua), judoa, mendia, igeriketa eta tiroa.
Bestalde, Paralinpiar Jokoak ikusmen desgaitasuna duten kirolarien maila bikainaren erakusgarri dira. 2008ko Beijingo jokoetan agerian gelditu zen hori. Espainiako Batzorde Paralinpiarraren presidentetza hain zuzen ere ONCEren eskuetan dago gainera. Bultzada handia jaso zuen arlo horretan, Estatuko Administrazioak ADOP Plana jarri zuenean abian (Kirol Paralinpikoak Laguntzeko Plana). Plan horrek desgaitasuna duten eliteko kirolariei hurrengo Paralinpiar Jokoetarako prestatzen laguntzen die; kasu honetan, 2012an Londresen jokatuko direnetarako.





