Web de la ONCE

Estás en:

CEOSA. Gizarte errentagarritasuna eta errentagarritasun ekonomikoa

Logotipo de CEOSA

Kupoia saltzea ez diren bestelako enpleguak sortzeko formulak bilatzeko, gaitasun bereziki nabarmenak dituzten itsuen lan aukerak hobetzeko, bestelako finantzazio iturriak lortzeko eta bultzada ekonomikoa izateko, ONCEren enpresa munduarekiko interesa piztu zen. 1986tik aurrera ibilbide bikaineko zenbait enpresatan partaidetzak eskuratzen hasi zen. Zenbait urte geroago, 1993an, sozietate bakar batean bildu zituen partaidetzak. ONCE, SA enpresa korporazioa sortu zen horrela (CEOSA), gizarte erantzukizuna duen enpresa taldea.

Metatutako esperientziari esker ekimenak aurrera egin ahal izan zuen eta gaur egun CEOSA entitate sendoa da eta hainbat arlotan egiten du lan, hala nola, higiezinen sustapenean, enpresentzako zerbitzuetan, turismoan, aseguruetan, elikaduran, hiriko altzarietan eta fisioterapian.

CEOSAren jarduera, gaur egun, ONCEren Zuzendaritza Nagusiaren adar industriala da eta ONCEko ordezkariek osaturiko Administrazio Batzordea dauka, ONCE baita haren akziodun bakarra.

Desgaituentzat lana sortzeko hasierako helburuari helduta, CEOSAko langileen % 10 gizarte talde horretako pertsonek osatzen dute, eta ondorioz, egunero erakusten digu desgaitasuna duten pertsonek gizarteko gainerako pertsonek bezalako gaitasunak dituztela.