Web de la ONCE

Estás en:

ONCE Fundazioa: beste desgaitasunekiko elkartasuna

Logotipo de Fundación ONCE

ONCEk 1988an sortu zuen ONCE Fundazioa, desgaitasuna duten pertsonekin lankidetzan aritzeko eta haiek gizarteratzeko. Merkaturatzen dituen ausazko jokoekin bildutako diruaren ehuneko handi bat erabili zuen fundazioa abian jartzeko. Espainiako itsuen eta itsutasuna ez den beste desgaitasun batzuk dituztenen arteko elkartasuna mamitu zen horrela.

  • Gaur egun, lau milioi lagun baino gehiago dira Espainian desgaitasunen bat daukatenak. ONCE Fundazioak bi helburu ditu:
    Desgaituak laneratzea, prestakuntza eta enplegu programen bitartez.
  • Desgaituen irisgarritasun unibertsala lortzea. Kontzeptu horren barruan sartzen da inguruneak, produktuak eta zerbitzuak ezagutzeko haietaz gozatzeko eta haiek erabiltzeko aukera, baita «guztiontzako diseinua» ere.

ONCE Fundazioaren lana patronatu batek zuzentzen du. Fundazioaz gain, desgaitasuna duten pertsonen Espainiako beste elkarte batzuk ere ordezkatzen ditu.

Lanean daramatzan hogei urte baino gehiagotan, ONCE Fundazioa erreferente bilakatu da hala Espainian nola nazioartean, desgaitasuna duten pertsonak gainerako herritarrekin parekatzeko xedeari dagokionez.