Web de la ONCE

Estás en:

ONCE-RA AFILIATZEA

ONCEko kide izateko, honako baldintza hauek bete behar ditu interesdunak:

Bocadillo
"Urtero-urtero 4.000 pertsona inguru egiten dira erakundeko kide"

- Espainiako nazionalitatea izatea.
- Bi begietan gutxienez honelako ikusmena izatea:

  • 0,1eko edo gutxiagoko ikusmen zolitasuna (1/10 Wecker-en eskalan), ahalik eta ikusmen zuzenketa onenarekin neurtuta.
  • 10 graduko edo gutxiagoko ikuseremua.

Afiliatu orduko bihurtzen dira interesdunak erakundearen zati, eta Estatutuetan adierazitako eskubide eta betebeharrak izango dituzte. Horretaz gain, erakundeak eskaintzen dituen gizarte zerbitzu espezializatu guztiak eskuratu ahal izango dituzte (errehabilitazioa, hezkuntza arreta, enplegua, kulturarako sarbidea…) eta kupoia saltzen edo erakunde barruan beste edozein lanpostutan lan egiteko aukera izango dute, betiere horrelakorik betetzeko gaitasuna izanez gero.

Urtero-urtero 4.000 pertsona inguru egiten dira erakundeko kide. Afiliatuei dagokienez, gaur egun % 20,78 erabat itsuak dira, eta % 79,22k ikusmen desgaitasun larria dute.