ONCEren historia, hitz bitan

Espainiako Itsuen Erakundea (ONCE) gure herrialdeko itsuen borondate onari esker sortu zen. Pasa den mendeko 30eko hamarkadaren erdialdera itsuak hainbat elkartetan bilduta zeuden, batik bat, Andaluzian, Katalunian eta Levanten. Ahalegin horren ondorioz sortu zen ONCE, 1938ko abenduaren 13an. Dekretu batek «Pro-ciegos» izeneko kupoia saltzeko baimena eman zien itsuei, diru pixka bat lortzeko modua izan zezaten.
ONCEren lehenengo zozketa 1939ko maiatzean egin zen. Urte askotan –zehazki, 1983ko abenduaren 31ra arte–, zozketak probintzia mailakoak izan ziren, eta hiru zifra zeuzkaten kupoiek.
Erakundearen ordezkari nagusia Gobernuak izendatzen zuen, eta herrialdeko buruaren kategoria zuen.
Lan aukerak zabaldu arren, arazo ekonomikoak agertuko dira
Kupoiak lana eman zien hasiera-hasieratik pertsona itsu gehienei, baina haien lan aukerak dibertsifikatu nahi ziren. Horregatik, batez ere 60ko hamarkadan, prestakuntza eta lan zentroak sortu zituzten, esaterako Telefonia Eskola, lanbide heziketako eskola bat eta Fisioterapiako Unibertsitate Eskola. Azken hau izan da luzera lorpenik handiena, bertako ikasleek erraz aurkitzen baitute lana. Horrekin batera , hezkuntza zentroak, errehabilitaziorako gizarte zerbitzuak, braille liburutegiak eta entzuteko liburutegiak eta abar sortu zituzten.
ONCE hazten zioan heinean, bere diru-sarrera ia bakarra zen kupoiaren formula agortzen hasi zen eta zozketak desfasatuta geratzen hasi ziren, lehiakortasunik gabe.

