ONCE zer da?
ONCE, irabazi asmorik gabeko Korporazioa da, eta ikusmen‑urritasuna duten Espainia osoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburua du.
demokratikoa da. Guztientzako zabalik, itsutasunarekin loturarik ez duten pertsona minusbaliatuekiko solidarioa, berdintasunaren aldekoa eta parte-hartzea sustatzen duen instituzio demokratikoa. Eta Administrazioarekin elkarlanean egiten du, Ekonomia eta Ogasun, Osasun, Herrizaingo eta Gizarte eta Berdintasun Politikarako Ministeritzak dituela bitarteko.
Bestalde, ONCE erakundean betitik kontuan izan duten elkartasuna, Kooperaziorako eta Pertsona Minusbaliatuak Gizarteratzeko ONCE Fundazioaren bitartez gauzatzen da, Erakundearen jokatzeko produktuen salmentaren %3rekin finantzatuta.
ONCEren konpromisoa, munduko itsu guztiengana heltzen da, nazioarteko foro guztietan aktiboki parte hartuta. Eta, bereziki, Latinoamerikako itsuen elkarteekin hartzen du parte, prestakuntza eta enpleguko programetan. Hauek, 1998az geroztik, Latinoamerikarako ONCE Fundazioaren (FOAL) bitartez antolatzen dituzte.
Gaur egun ONCE erakundeak, bere Fundazioarekin eta ONCE Enpresa Korporazioarekin (CEOSA) batera, zuzeneko eta zeharkako 123.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu, eta bertan bildutako ikusteko urritasuna duten ea 70.000 lagunek behar duten arreta espezializatua inolako laguntzarik gabe eskaintzen du.
Demokratikoki antolatu
Lau urterik behin eta bozketa bidez, ONCEko afiliatuek euren ordezkariek aukeratzen dituzte lau urterako. Hautestontzietatik aterako emaitzetatik osatuko dira Lurraldeetako Kontseiluak (bat AAEE bakoitzeko) eta Kontseilu Nagusia, ONCE erakundearen ordezkaritza- eta gobernu-organo gorena.
Kontseilu Nagusiak hartutako akordioak Zuzendaritza Nagusiak kudeatu eta betearazten ditu. Zuzendaritza nagusi horren menpe daude zuzendaritza betearazleak, lurralde-ordezkaritzak, gainontzeko zentroak eta CEOSA (ONCEren Enpresa-Korporazioa). Antolatzeko era horri esker, ONCEren funtzionamendua arina eta parte hartzailea da.


