ONCEren historia, hitz bitan. Europako hamarkada.
Europako hamarkada
Nazioarteko ekintzaren hamarkada izan dira XXI. mendeko lehenengo hamar urteak; hala elkartasun jardueren kasuan, nola ONCEk desgaituei buruzko gobernu politiketan eragina izateko ahalmena duten organismoetan izandako presentziari dagokionez. Hala, Desgaitasuna dutenen Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zuen NBEk 2007ko urrian. ONCEk nazioartean duen garrantziaren beste froga bat Europako Itsuen Batasunean (European Blind Union), Pertsona Itsuen Nazioarteko Hezkuntza Kontseiluan (ICEVI), Itsuen Munduko Batasunean (World Blind Uunion) eta CERMIren bitartez Desgaitasunaren Europako Foroan eta maila horretako beste erakunde batzuetan duen presentzia da.
Teknologia berriak
Itsuek eta ikusmen urritasuna dutenek ez diete aurrerapen teknologikoei muzin egiten; aitzitik, aurrerapen horiek oso lagungarriak dira beren autonomia sustatzeko.
Ordenagailuak, Internet, posta elektronikoa, telefono mugikorrak... Horiek guztiek, programa irisgarriekin eta desgaituentzako gailu espezifikoekin indartuta, aukera berri ugari eskaintzen dizkiete pertsona horiei arlo pertsonalean, profesionalean eta sozialean. Horregatik, ONCEk normalizazio teknologikora bideratutako garapenak bultzatzen ditu, eta ikerketa, garapen eta aplikazio tifloteknikoko zentro berezi bat dauka (CIDAT).
Interneten nabigatzea, adibidez, ez da inolako arazo XXI. itsuentzat. Hala ere, duela hogei urte eskas pentsaezina zen hori.
Izan ere, ONCE erakundea, bere 70 urte baino gehiagoko ibilbidean, laguntzeko eremutik erabateko normalizazioaren arlora igaro baita. Ia afiliatu guztiek dute enplegua eta nahiko aurreratuta daude autonomiaren arloan; horri esker, beste edozein herritarren pareko bizimodua dute. Amets itxura zeukan asmo horrek 30eko hamarkadaren amaieran, Espainiako Itsuen Erakundea sortu zenean.





