Web de la ONCE

Estás en:

Sarrera

Zenbait faktore historiko eta sozialen bat-egiteak ahalbidetu zuen ONCE erakundearen sorrera 1838. urtean. Artean, ez zegoen beste inongo herrialdetan elkartasun oinarria zuen erakunde bitxi honen parekorik. Espainiako historiaren une zail bat eta gizartean baztertuta bizitzeko gogorik ez zuten eta beren gaitasun ugariak aldarrikatu nahi izan zituzten gizon eta emakume talde bat dira ONCE sortzen lagundu zuten bi faktore nagusiak.

Urte hauetan, erakundeak pertsona itsuen beharretan espezializaturiko gizarte zerbitzuen sistema jarri du abian. Hori horrela, mundu osoko itsuen elkarteentzako oinarri izan da eta ezinbesteko erreferentzia eremu sozialeko profesionalentzat. Zerbitzu sistema honek errehabilitazioari ematen dio garrantzi gehien, pertsona itsuek beren desgaitasunak eragindako zailtasunak gaindi ditzaten eta gizartean zein lan arloan haz daitezen, baita bizitza pertsonalean ere.

Pertsonen autonomia, hezkuntza arreta, lanaren normalizazioa eta irisgarritasun unibertsala dira ONCEren zerbitzu egiturak garatzen dituen elementuetako batzuk.

Espainiako gizartearen begikotasunak sendotzen du egunero erakundearen oinarri ekonomikoa. Herritarrek ONCEren kupoia eta bestelako ausazko jokoak erosteak ahalbidetzen du erakundeak aurrera jarraitzea. ONCEk, bestalde, jasotako diruaren zati bat desgaituen beste talde batzuei ematen die, bere Fundazioaren bitartez.